lunes, 5 de noviembre de 2007
IsTurITz
Izen bereko udalerriko haitzuloa (Nafarroa Beherea). Gaztelu izeneko muinoaren barnean dago, Otsozelaia edo Haristoi haitzuloaren ondoan. 1895ean aurkitu zen, baina 1913 arte ez zen ikerketarik egin. Hormetan Moustier alditik Erdi Arora bitarteko kultur ezaugarriak adierazten dituzten pintura, grabatu eta erliebeak aurkitu dira; baita tresna grabatuak ere. Irudiak nahikoa hondatuta egon arren, Euskal Herriko aztarnategi Goi Paleolitiko garrantzitsuena da; estalagmita grabatuak aurkitu dira bertan. Irudiez gainera, galerian beste aurkikuntza arkeologiko asko egin dira. Monumentu historiko izendatuta dago.
viernes, 26 de octubre de 2007
ArEnAzA
Areatza I haitzuloko galeria nagusian daude aztarnategia -jada zati bat azterturik- eta labar-irudiak. Galeria horretarako sarrera mendebaldean dago eta nahiko zabala da.
Haitzuloan barneratu eta berehala dago, sala handi batean, historiaurreko aztarnategia. Hori batez ere J. M. Apellanizek aztertu zuen 1972tik aurrera.
Aztarnategi horri buruz ez da gauza askorik argitaratu eta argitaratu dena zeramika duten mailei buruzkoa izan da gehienbat. Oraindik aztertzeko daude maila paleolitikoak. Zeramika duten mailetan Neolitoko eta egundainoko aztarnak daude. Maila horien azpian maila mesolitikoak daude, eta horien azpian Azil aldiko aztarnak dituena.
Salaren barru aldean, sarreratik 30 bat metrora, galeria handi baten ahoa dago. Horren neurriak: batez besteko zabalera, 20 metro inguru eta garaiera, 3 bat metro. Galeriaren hasieratik eta 60 metroko sakonera, hau da, sarreratik 90 bat metrora, eskuinetarantz doan arlanpa baten gora joz (Hegoalderantz) galeria estu eta baxu bat aurkituko dugu. Galeria horrek 40 metro inguruko luzera du, eta belauniko ibili behar da bertan. Benetako katu-zuloa da, batez era amaieran, orein-irudiak dauden gelatxora iristean.
Galeria nagusian jarraituz eta gelatxora eramaten duen galeria esturako sarreratik 80 m ingurura, beraz sarreratik 170 metro ingurura, uroaren multzoa dago, eta hortik gertu, emakumezkoaren irudi antropomorfoa.
domingo, 30 de septiembre de 2007
eKaiN
Artzei, hartzen lekua, deituriko plataforman bi hartz arre irudikatu dira konkrezio bikortsu batez estaliriko sabai apal batean, begien bistatik ezkutuan.
Ekain haitzuloa,Deban dago,Gipuzkoan hain zuzen ere.
1969an egin ziren lehen aurkikuntzak. A. Albizuri eta R. Rezabalek aurkitu zuten, eta J.M. Barandiaran eta J. Altunak ikertu zuten.
150m-ko luzera du. Goi Paleolitoko garrantzi handiko pinturak eta grabatuak aurkitu ziren: zaldiak, oreinak, ahuntzak, bisonteak eta arrainak. Nahiz eta pintura eta grabatuetan kolore beltza izan nagusia, gorria ere erabili zuten; gainera, zenbait animaliatan irudi-barrena ere pintatuta dago. Atarian giza egoitza zenaren aztarnak daude, Madeleine eta Azil aldietakoak, eta barrualdea Madaleine aldiko mundu izpiritualaren lekuko ederra da (15.000 - 12.000 K.a.). Monumentu izendatuta dago.
Azpeitia hiriko Antxieta kultura taldeak funtsezko eginkizuna izan zuen haitzuloaren aurkikuntzan. Euskal Herriak jasaten zuen diktadura frankistaren zapalkuntza une bereziki gogorrean jaioa zen talde hori. Kultura jarduerak ziren, zaintze zorrotzaren mendean izanik ere, gauzatu zitezkeen jarduera bakarrak. Horietan aurkitu zuten babesa gure Herriaren zale ugarik.
Talde horrek batez ere euskal musika eta tresna herrikoiak lantzen zituen, baina bazituen beste sail batzuk ere, hala nola Arkeologiari eskainitakoa, zeinak zientzia horren zaleak biltzen zituen, bereziki Euskal Herriko historiaurreko arkeologian interesaturik zeudenak.
Andoni Albizuri zen sail horretako eragile nagusia. Horrek eta bere lagun Rafael Rezabalek beren hondar alea ekarri nahi izan zioten jakintza horren aurrerapenari. Gazte horiek ez ziren arkeologoak baina Aranzadi Zientzi Elkartera inguratu ziren, elkarte horrek sustatzen zuelako euskal historiaurreko ikerkuntza, batez ere Gipuzkoako probintzian.
Aurkikuntza gertatu eta ondoren, arazoak hasi ziren garaiko agintarien eta Jesus Altunak gidatzen zuen Aranzadi Zientzi Elkartearen Historiaurrea Sailaren artean. Turismoaren urte gorenak ziren haiek, eta gauza gehiegi sakrifikatzen zen ondasun horren truke. Kultura giltzapean sartzen zela salatzen zuten prentsatik eta haitzuloa berehala irekitzera hertsatzen zuten.
Jesus Altunak argudiatzen zuenez, haitzuloa zabaltzeak Ondasun horren galera ekarriko zuen, eta hori ezagutzea galaraziko lieke ondoko belaunaldiei.
Aztarnategiaren indusketa programatu zen, eta hartarako haitzuloa ez irekitzea eskatu zen. Urrats hori lorturik, urte hartan berean (1969) hasi ziren indusketa lanak eta 1975a arte iraun zuten.
Urte horretan gauza hauek bestela ikusten ziren: ezagunak baitziren turismoak Lascaux eta Altamiran eraginiko kalteak. Bestalde, Francoren heriotzaren ondoren, Euskal Herriko autonomia aurreko erregimenak haitzuloa itxirik mantentzea baimendu zuen.
Harrezkero, Aranzadi Zientzi Elkarteak, bere Historiaurrea Sailetik, arreta handiz zaindu du gure ondarearen ondasun bikain hau. Haitzuloa, beraz, aurkitu zen bezalaxe dago, hots, aspaldiko mende askotako egoera berean.
Une hauetan, fundazio bat, Ekain Fundazioa (Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Zestoako Udala) Ekaingo haitzuloaren kopia egiten ari da, ondasun horrek bere funtzio sozial eta didaktikoa bete dezan, beraren kontserbazioa arriskuan jarri gabe.
aLTXeRRi
...HONA HEMEN ARGAZKI BATZUK...
Hemen pintura nagusitzen zaio irudiari.
Alabaina, pinturetako batzuk oso toki hezean daude, eta gehiena ezabatu egin da dabaneko.
Altxerri, bisonteen haitzuloa bezala esagutzen da, hauxe izan bait delako haitzuloan gehien ageri den animalia.
Geruza hauek mehe xamarrak dira, eta gutxietan hartzen dute 40 zentimetro baino gehiagoko lodierarik. Tartean beste geruza margatsu fin batzuk dituzte.
Geruza multzo hauetan toles eta arraildura txikiak ikus ditzakegu. Horren guztiaren eraginez, hainbat bloke erori da, eta horrenbestez lurra horrelakoz estalita dago, sarrera parean batik bat, inguru malkarra eratuz bertan. Beste inguru batzuetan buztina sedimentatu egin da, etengabe iragazten den urak eraman bait du, eta halatan lurra bera ere berdindu egin du.
Altxerriko haitzuloak ez du Euskal Herriko beste haitzulo gehienen antzik, beste gehienak kare-harri trinkoetan bait daude.
Dena den, espezie sorta oso zabala da, Madalen garaiako artistek gustokoen zituzten apodunez gain, beste asko utzi dizkigute hormetan, esate baterako haragijaleak, hegaz-tiak, arrainak, ta baita suge itxurako bat ere.
Lehen ere esan degun bezela, Altxerri Azken Madalen garaiko koba da. Altxerri Ekain baino geroxeagokoa dela dirudi.
Eusko Jaurlaritzak Altxerriko haitzuloa "ondasun kalifikatua" izendatu du, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legeak aurreikusten duen zermugatu haundiena..
Haitzuloan grabatuak eta pinturak daude. Grabatuak ongi daude, pinturak ordea oso hondatuta, urteak milaka igarotzean kalte handia egin baitiete. Toki askotan, hormako hezetasuna oso handia da, eta horrek eragindako kaltea begi-bistakoa, ezen pintura bera eraman baitu, leku askotan ia-ia dagoeneko ez ezagutzerainoko moduan. Horregatik haitzuloa itxita egon da beti jendearentzat. Historiaurrelariek bakarrik izaten dute bisitatzeko aukera, bere ikerlari lana argitalpen bidez egiaztatuta duten historiaurrelariek eta bere laguntzaileek.
Altxerriko haitzuloa eta bere labar artearen altxorra bi fase desberdinetan aurkitu ziren:
Inork ez zekien inguru hartan haitzulorik bazenik, harik eta 1956an eraiki zuten arte Altxerri baserriaren paretik igarotzen den errepidea. Lan hauetarako harrobi bat prestatu zuten, baserri atzean dagoen kare-harria ateratzearren.
Deinamitaz egindako leherketetako batek metro bat zabal eta 80 cm garaiko zulo bat egin zuen, eta horretatik ikusi zuten galeria luze eta haundi bat bazela; dena den, hasiera batean lekuko interesa bakarrik eragin zuen.
SaNTiMaMiÑe
...HONA HEMEN ARGAZKI BATZUK...
Lehenbiziko irudiak galeria nagusiko lehenengo gelan daude, ataria - aztarnategia arkeologikoa dagoen lekua - iraganda. Atari horren ondotik, galeria 10 metrotan estutu egiten da, eta aipatu dugun lehenbiziko gelara iristen.Ganbara barrunbe angeluzuzena da, luzeran 4 m, zabaleran 3 m eta 3,5 m-ko altuera dituena. Leku honetan dago Santimamiñeko multzorik ikusgarri eta ugariena.
Aipatutako lehenengo gelatik aurreganbarara igotzen da, nekez (gaur egun erraz, eskailera baten bidez). Hartan badira hamabi irudi, horietako zenbait ikusteko zailak, aurkitu zirenetik jasan duten kalteagatik.
Kortezubi udalerriaren barrutian dago, itsas mailaren gainetik 130 metrotara. Toki ugaritatik ikusten ahal da. Besteak beste, Gernikatik, bereziki Batzar-etxea dagoen aldetik; izan ere, aipatutako gailur konikoa lirainki zutitzen da mendigunearen artetik, eta haitzuloaren atarian bada indigaztainondo mardul bat, indusketa lanetan lagundu zuen langile batek landatua. Indusketa lan horiek aurkikuntza izan eta handik gutxira hasi ziren, eta horien berri emanen dizuegu segidan.
Santimamiñeko haitzuloa Euskal Herrian dago, Bizkaiko Golkoko historiaurreko haitzuloen multzoan. Ekain, Altxerri eta Isturitz dira Euskal Herriko historiaurreko beste aztarnategi batzuk. Santimamiñetik hurbilen, hauek dira labar-artea duten haitzuloak: ekialdetik, Gipuzkoako Ekain eta Altxerri, 32 eta 45 km-tara hurrenez hurren. Mendebaldetik, Bizkaian bertan, Areatza eta Venta Laperrakoak, 42 eta 67 km-tara.
Gazte batzuen jakin-minak eragin zuen Santimamiñeko labar-irudiak aurkitzea. Haitzuloan sartu, eta 60 metro ibili zituztenean, alde batean zegoen goranzko galeria batetik gora egin zuten. Horrela iritsi ziren haitzuloko labar-pintura multzo nagusira. Gaur egun hara iristea erraza da, bai baita horretarako prestatutako eskailera metaliko bat, baina ez balego igoera zaila izanen litzateke.
Gazte haietako batek, irakaskuntza ertaineko institutu batean ikasle zenak, aurkikuntza jakinarazi zion ikastetxeko irakasle bati, eta gero Jesús Guridi konpositorearengana iritsi zen berria. Azken horrek Bizkaiko Diputazioari aditzera eman zion. Bizkaiko Diputazioak aurkikuntza bere gain hartu eta haitzuloa itxi zuen, labar-pinturak honda ez zitezen.
Paleolitikoko horma-artearen eremuan aurkikuntza garaia zen. XIX. mendearen azken aldean Dordoinan lehenbiziko aurkikuntzak izan eta gero, Altamiraren egiazkotasuna onartu zen, eta XX. mendearen bi lehenbiziko hamarkadetan aurki-kuntza ugari izan ziren. Haien artean Santimamiñekoa.
lunes, 24 de septiembre de 2007
Leizeak eta Haitzuloak
Euskal Herrian,zenbat leize edo haitzulo esagutzen dituzu?
Jakingo duzuen bezala,Euskal Herrian badira leizeak eta haitzuloak.
Hona hemen Euskal Herrian ditugun haitzuloen mapa bat: